CMREren “Berdintasuna, Dibertsitatea eta Inklusioa 2018” konferentziaren ondorioak

Joan den ekainaren 11, 12 eta 13an, Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL), Bilboko Udalarekin eta Europako Udal eta Eskualdeen Kontseiluarekin (CMRE) batera, tokian tokiko liderren Europako topaketarik garrantzitsuena antolatu zuen, BERDINTASUNAREN, ANIZTASUNAREN eta INKLUSIOAREN arteko lotura aztertzeko xedez. “Ezberdintasunek elkartu egiten gaituzte!” lelopean, Konferentzia ekainaren 11n hasi zen, Rigoberta MenchúBakearen Nobel saridunaren hitzaldi inspiratzailearekin, eta ekainaren 13an amaitu zen, egitarauaren 33 […]

BERDINSAREA 2020ren lehen batzar teknikoa, berdintasunaren arloko etorkizuneko ekintza bateratuetarako

Otsailaren 6an, ostegunarekin, Gasteizko Emakumeen Etxean (Sorginenean), Berdinsarearen batzar teknikoaren urteko lehen bilera egin zen. Abanto Zierbena, Arrigorriaga, Portugalete, Oñati, Vitoria-Gasteiz udalerrietako eta Gorbeialdea eta Urola-Garaia eskualdeetako berdintasuneko teknikariek hartu zuten parte bileran. 2020ko lehen batzarraren helburua izan zen 2019an egindako jardueren balantzea aurkeztea eta, aldi berean, ekitaldi honetarako ekintza-plana adostea. Hain zuzen, BERDINSAREAren eginkizuna […]

Berdinsarearen Batzar Politikoak herriko bizitzan berdintasuna bultzatzeko konpromisoa hartu duten udal-ordezkariak bildu ditu

EUDELek eta Emakundek 2006an sortutako BERDINSAREA sareak helburu hauek ditu: berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka tokiko gobernuek kudeatzen dituzten programak eta zerbitzuak bultzatzea, indartzea, koordinatzea eta ebaluatzea. ARGAZKI GALERIARA ESTEKA Bilbo, 2020ko martxoaren 5a. Atzo arratsaldean, EUDELek Bilbon duen egoitzan, legegintzaldiko lehen batzarra egin zen, BERDINDAREA sarera atxikitako udalerrien ordezkaritza politikoarekin, EUDELek koordinatuta eta Emakunderen […]

Arreta-zerbitzu eguneratuak konfinamendu-egoeran (2020.04.17)

Atzo adostu genuen bezala, jarraian, Eusko Jaurlaritzako, Foru-aldundietako eta Udaletako zerbitzuen informazio eguneratua bildaltzen dizkizuegu, COVID-19 krisian indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei erantzun onena emateko. Informazio eguneratu hori erakunde guztiak adostu zuten atzo, 16 apirilean, egindako bileran, Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta hobea emateko Erakundeen arteko II. Akordioaren jarraipen-batzordearen testuinguruan, EUDELen parte hartzearekin. Eusko Jaurlaritza […]

Covid-19 Berdintasuna: tokiko esku-hartzea aztertuko du EUDELek Europako beste udalerriekin

Gaur goizean EUDELen ordezkari eta Gordexolako alkate Angela Eguiak parte hartu du CMREko (Europako Udal eta Eskualdeen Kontseilua) Berdintasun batzordearen bilera telematikoan, egungo osasun alerta-egoeran deitutako lehenengoa. Lantalde hau, maila politiko eta teknikoan, honako herrialde hauetako tokiko hautetsiek osatzen dute: Suedia, Finlandia, Frantzia, Alemania eta Italia, baita Euskadi ere, besteak beste. Batzordea bilgune iraunkorreko organoa da Europako tokiko […]

Udal arduradunei Berdintasun politikei eusteko egiturak eta baliabideen inguruko gomendioak COVID-19ak eragindako egoeran

EUDELeko Berdintasun Batzordeak eginda eta Batzorde Eragileak 2020/06/11ko bilkuran onartutako dokumentua. Gomendio hauek arduradun politikoei zuzendutako daude, udal-autonomia errespetatuz, Euskadiko udalek berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako tokiko politikei eusteko eta pandemiaren inpaktuek eragindako egoeran aurrera egiteko duten konpromisoa bideratzeko eta/edo indartzeko. Dokumentuak garai honetan udal-agendaren lehentasunen artean berdintasun-politikei eustearen garrantzi kritikoa nabarmentzen du, genero-desberdintasunak […]

BERDINSAREAK lehen “berdinlanak” jarri ditu martxan, udalen berdintasun politiketatik abiatuta COVID-19aren eraginari aurre egiteko

Gaur egingo da “Genero ikuspegia normaltasun berrian” berdinlana lehen bilera, COVID-19ak eragindako egoeran berdintasun politikei eusteko EUDELek egindako azken gomendioen ildotik. Batzorde honetan hiru lurraldeko hogei bat udalerrik parte hartzen dute.Udal txikien berdinlana eta indarkeria matxistarena dira ekainetik abian egongo diren beste bi batzorde.Berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren kontrako Euskadiko udalen Sarea 2006an sortu zen; EUDELek koordinatzen […]

Udalek Beldur Barik ekimena bultzatu izana nabarmendu du EUDELek, “udalerri berdinzale, inklusibo eta aniztunak eraikitzeko tresna”

COVID19-ak baldintzatutako urte honetan Beldur Barik lehiaketan izandako parte hartze handiak agerian utzi du gazteek erreferente dutela programa12 eta 16 urte bitarteko neska-mutilek ikus-entzunezko 200 lan baino gehiago aurkeztu dituzte.Aurten sari-banaketa Donostian egingo da eta streaming bidez jarraitu ahal izango da soilik.Lehiaketan parte hartu duten lanetan gazteek honako gaiak jorratu dituzte: rolak eta estereotipoak, emakumeen ahalduntzea eta […]

Azaroaren 25a dela-eta EUDELen adierazpen instituzionala

Urtero bezala, Azaroaren 25a “Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna” dela eta, EUDELek adierazpen instituzionalerako eredu bat prestatu du Euskadiko udal guztientzat. EUDELeko Batzorde Eragileak, gaur goizean bideokonferentzia bidez egindako urriko bileran,  Adierazpenaren testua onartu du eta Euskadiko udal guztiei gaur bidaltzea erabaki du, aurkezteko nahikoa denbora izan dezaten Udalbatza, Bozeramaileen Batzar, Gobernu Batzar edo udalerri […]

Euskal udalak aitzindariak izango dira erreparazioaren ikuspegia indarkeria matxistaren aurkako tokiko esku-hartzea txertatzen

EUDELek eta Emakundek estatu mailako lehen gida sustatu dute, biziraun duten emakume biktimei eragindako kaltea konpontzeko ekintzak garatzeko udalerrietan, eta, era horretan, euren ingurune hurbilean osa daitezen bermatzeko.Tresna horrek oinarrizko jarraibideak eskainiko dizkie udaletako arduradun eta teknikoei, tokiko esku-hartzean erreparazioaren ikuspegia garatzeko. Era berean, euskal udal batzuk azken urteotan abian jartzen ari diren ekimenak jaso […]

Martxoaren 8ko EUDELen Adierazpena: “ZAINTZA BERDINTASUNEAN”

ZAINTZA BERDINTASUNEAN. Emakumeen egitekoa Pandemian eta zaintzaren Krisi Globalean Dimentsio askoko krisi sistemikoan gaude, zeina gurutzatu eta erlazionatu egiten baita aurretik zeuden beste krisi batzuekin; esaterako, ekologikoa eta zaintza-arlokoa. Pandemiak agerian utzi ditu mugimendu feminista eta emakumeen kolektiboak egiten ari ziren zenbait aldarrikapen: giza bizitza zaurgarria da, eta giza ingurunearen, ingurumenaren eta ingurune komunitarioaren zeharo […]

Berdinsareak 15 urte bete ditu euskal udalerrietan berdintasun-politikak sustatzen dituen sare gisa

Udalek zuzentzen dute sarea, eta EUDELek koordinatzen du, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin batera, bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.Osoko Bilkura politikoak atzo onetsi zuen Ekintza Plan berriaren bi ardatzak Berdinsarea euskal erakundeen eta gizartearen aurrean berritzea eta balioestea dira, berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako tokiko konpromisoaren erreferente gisa. 2021eko maiatzaren 12a. Berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren […]