Gobernantza 

Gobernantza 

Gobernanza

Genero-ikuspuntua duen gobernu egokia:

“Genero-berdintasunak ikusgaitasun-, ahalduntze- eta erantzukizun-berdintasuna eta bi sexuen parte-hartzea esan nahi du, bizitza publikoaren eta pribatuaren esparru guztietan. Orobat, emakumeen eta gizonen artean baliabideak berdin eskuratzea eta banatzea esan nahi du. Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak eta gizartean betetzen dituzten rolak berdin onartzea eta baloratzea esan nahi du”.

Europako Kontseilua

Genero-ikuspuntua duen gobernu egokia:

“Genero-berdintasunak ikusgaitasun-, ahalduntze- eta erantzukizun-berdintasuna eta bi sexuen parte-hartzea esan nahi du, bizitza publikoaren eta pribatuaren esparru guztietan. Orobat, emakumeen eta gizonen artean baliabideak berdin eskuratzea eta banatzea esan nahi du. Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak eta gizartean betetzen dituzten rolak berdin onartzea eta baloratzea esan nahi du”.

Europako Kontseilua

BERDINTASUNERAKO GOBERNANTZA BERDINTASUNERAKO GOBERNANTZA BERDINTASUNERAKO GOBERNANTZA BERDINTASUNERAKO GOBERNANTZA BERDINTASUNERAKO GOBERNANTZA BERDINTASUNERAKO GOBERNANTZA

Herritar gisa, egunerokoan dauzkagun beharrizan gehienak asebetetzen ditugu. Toki-mailako beharrak: etxebizitza, lana, lanerako joan-etorriak, haurrak zaintzea, osasuna zaintzea, aisialdia, kultura, etab.

Toki-mailako gobernantzak, herritarrengandik hurbilen dagoena den heinean, genero-berdintasuneko helburuak lortzen lagundu behar du.

Ikuspegi hori nahitaezkoa da, giza eskubideekiko errespetuagatik eta, erakusteko adibide askotan bezala, toki-mailan ematen diren zerbitzuen efizientzia hobea lortzeko.

Genero-ikuspuntua tokiko jarduera eta politika guztietan sartzeak Gobernu Egokia eraikitzen laguntzen du, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean (3.4 artikuluan) jasota dagoen bezala; berdintasun-printzipioa euskal agintaritza publikoen antolaketan eta funtzionamenduan txertatzeko agindua ezartzen du.

Berdintasuna planifikatzen 

Berdintasuna planifikatzen 

Tokiko berdintasun-plana

+ Udalerriek emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan garatzen dituzten jarduerak sekuentziatzeko eta antolatzeko tresna da, gobernu-planaren atal gisa.

+ Udalerriko berdintasunerako helburu estrategikoei buruzko plangintza, kudeaketa, jarraipena eta komunikazioa gauzatzeko tresna da.

+ Arlo eta zerbitzu bakoitzean, erakunde autonomoetan eta mendeko edo lotutako beste erakunde publiko batzuetan era eraginkor eta koordinatuan gauza daitezen.

+ Nolanahi ere, komeni da Berdinsarearen esparruan egindako Tokiko berdintasun-planak diseinatzeko, kudeatzeko eta balioesteko gida lanean jasotako orientabide teknikoak kontsultatzea.

Azterlan eta plan sektorialak eta/edo estrategikoak

+ Tokiko sektore-politiketan berdintasun-printzipioa txertatzen duten tresnak dira. Udalerri askotan aurki ditzakegu jardunbide horren adibideak.

Adibideak:

Indarkeria matxistaren aurkako plana. Basauriko Udala

Hiri debekatuaren mapa. Bilbo > Link

Erakunde arteko jarduketa eta koordinazio protokoloa indarkeria MATXISTA jasaten duten emakumeei arreta hobea emateko. Hernani

Berdintasun-araudia 

Berdintasun-araudia 

 1. Berdintasunerako ordenantza

1. Berdintasunerako ordenantza

Udal-ordenantza edo eskualde-ordenantza udal, udalerri edo mankomunitate batek edo agintaritza gorenak (alkatetzak edo mankomunitateko lehendakaritzak) emandakoa izango da. Udaleko edo eskualdeko gobernuan herritarren ordezkaritza gorena duen organoak onetsi behar du (mankomunitateko edo kuadrillako osoko bilkurak eta batzarrak).

+ Berdintasunerako ordenantza bat udalerriko errealitatea aldatzeko eta berdintasun handiagoa lortzeko moduak eta erak arautzeko borondate politikoak eragin behar du, bai administrazioan bai gizartean, eta, horrela, berdintasunaren kultura sustatu behar da.

+ Bi premisa ditu abiapuntu:
1. Eskualdeko tokiko politiken esparru orokorrean berdintasun-politikei maila sinboliko eta praktiko handiagoa emateko beharra.
2. Toki-administrazioei genero-ikuspegia txertatzeko eta berdintasun-politiken garapenean aurrera egiteko ahalmena emateko tresnak eratzeko asmoa.

Ordenanza para la igualdad

Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko

ordenantza bat egiteko jarraitu beharreko urratsak:

Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko ordenantza bat egiteko jarraitu beharreko urratsak:

berdinsarea diagnostikoa
2. Udal-araudian generoaren araberako
eraginaren aldez aurreko ebaluazioa

2. Udal-araudian generoaren araberako eraginaren aldez aurreko ebaluazioa

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezartzen denez, toki-administrazioek berdintasun-printzipioa txertatu behar dute norbere administrazio-arauen jardueran, generoaren araberako eraginaren aurretiko ebaluazioak (GEAE) eginez.

Generoaren araberako Eraginari buruzko Txostena dokumentu bat da, eta bertan aztertuko da, alde batetik, arauan proiektatutako jarduerak ondorio positiboak edo kaltegarriak izan ditzakeen, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak ezabatzeko eta esku hartu nahi den gizarte-testuinguruan berdintasuna sustatzeko.

Beste alde batetik, azterketa horren arabera, arau-proiektuan sartu beharko diren neurri zuzentzaileak eta aldaketak jasoko dira, izan dezaketen eragin negatiboa neutralizatzeko edo, egokia den neurrian, eragin positiboa indartzeko.

Kontsultatu GENEROAREN ERAGINAREN AURRETIKO EBALUAZIOAK. PROZESUA ETA TOKI-ERAKUNDEETAN EZARTZEKO TRESNAK AZALTZEKO GIDA.

Honelako tresna hauen bidez bete ahal izango dituzu GEAE txostena lortzeko eskakizunak

Evaluación previa de impacto en función del género en la normativa municipal
3. Berdintasuna, kontratu, dirulaguntza eta hitzarmen publikoetan

3. Berdintasuna, kontratu, dirulaguntza eta hitzarmen publikoetan

Kontratazio publikoa eta dirulaguntzen emakida tresna funtsezkoak dira toki-administrazioen jardunean, bai erabilitako ekonomia-baliabideengatik eta giza baliabideengatik, bai aldaketa sozialetan duten eraginagatik nahiz eredugarri izateagatik.

Hala, klausula sozialek, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra lortzekoek zehazki, organismo edo erakunde publiko guztien kontratuen eta dirulaguntzen helburuei eragiten diete, eta, horrekin, Euskal Autonomia Erkidegoko politika publikoei.

Kontsultatu GENERO-IKUSPEGIA KONTRATU ETA DIRULAGUNTZA PUBLIKOETAN, HITZARMENETAN ETA ITUN SOZIALETAN TXERTATZEKO GIDA

Pleguen ereduak eta klausulen adibideak ere aurki ditzakezu

Igualdad en contratos, subvenciones y convenios públicos
4. Genero-ikuspuntua duten aurrekontuak

4. Genero-ikuspuntua duten aurrekontuak

“Aurrekontuak guztiz garrantzitsuak dira, horietan zehazten baita gobernuek baliabide publikoak nola mobilizatu eta esleitzen dituzten. Aurrekontuak politikak zehazteko, lehentasunak ezartzeko eta herritarren behar sozial eta ekonomikoak asetzeko baliabideak emateko erabiltzen dira. Ildo horretan, emakumeak ahalduntzeko helburuekiko eta genero-ekitatearekiko gobernu batek duen konpromisoa adierazten dute”.

Noeleen Heyzer UNIFEM, 2001eko maiatza

Helburua gastu publikoak genero-ekitatea nola oztopatzen edo sustatzen duen aztertzea da, eta aurrekontu-esleipenek emakumeen eta gizonen gizarte- eta ekonomia-aukerei nola eragiten dieten zehaztea.

Generoa aintzat hartzen duten aurrekontuetan, lehendik dauden aurrekontuak ikuspuntu berri batetik aztertzen dira, alde batetik, eta, bestetik, genero-ikuspegia tokiko politiketan eta programetan txertatzeko mekanismoak eta prozesuak lantzen dira, eta, ondorioz, aurrekontuak egiteari buruzkoak.

Txostena kontsultatu

Adibidea: Donostiako Udala

Presupuestos con enfoque de género
5. Genero-mainstreaminga tokiko sektore-politiketan

5. Genero-mainstreaminga tokiko sektore-politiketan

Berdintasun-printzipioa politika sektorialetan sartzeak, udal bakoitzaren eskumenen arabera, printzipio hori txertatzea dakar, udalaren jarduera guztia berdintasun-printzipioak zipriztindu edo busti dezan.

Oro har, arlo edo politika bakoitzaren alderdi hauetan egituratu behar dira gutxienez:Maintreaming de género en las políticas sectoriales locales

+ Arau- eta programa-esparrua
+ Jarduerak eta prozesuak
+ Lanabesak
+ Eragileak

Emakumeen eta gizonen presentziari, baliabideak eskuratzeari, parte-hartzeari, arau sozialei eta balioei dagokienez sektorean dauden desberdintasun nagusiak ezagutzeko, kontsultatu