Emakumeekiko
INDARKERIA
MATXISTAREN
aurkako borroka
Emakumeekiko
INDARKERIA
MATXISTAREN
aurkako borroka
Emakumeen aurkako indarkeria matxistak
giza eskubideak urratzen ditu.
Gizartearen eta osasun publikoaren lehen mailako arazoa da, botere-harreman desorekatuak eta emakumeen aurkako diskriminazioa adierazten dituena, eta, gainera, generoaren arabera dauden egitura-desorekak betikotzeko funtzio soziala betetzen duena.
Emakume izateagatik edo eremu publikoan zein pribatuan neurririk gabe eragiten dien indarkeria oro hartzen du barnean, baita neskatoen, neska nerabeen eta emakume transexualen aurkakoa ere.
Emakumeen aurkako indarkeria matxista
dira honako hauek
Emakumeen aurkako indarkeria matxista dira honako hauek
+ Bikoteko indarkeria edo bikotekide ohiak eragindakoa
+ Familia barruko indarkeria
+ Sexu-indarkeria
+ Feminizidioa
+ Emakumeen salerosketa
+ Neskatilen salerosketa
+ Sexu-esplotazioa
+ Emakumeen mutilazio genitala
+ Ezkontza behartuak eta beste praktika tradizional kaltegarri batzuk
+ Derrigortzea edo askatasuna arbitrarioki kentzea
+ Tortura
+ Jazarpena eta genero-indarkeria, baita beste edozein indarkeria-mota ere
Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimak dira, emakumeez gain, indarkeria hori erabiltzen den inguruneetan bizi diren neska-mutiko, nerabe eta mendeko beste pertsona batzuk.
Emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzera, horri aurre egitera, erreparatzera eta desagerraraztera bideratutako politikak berdintasun-politiken eta emakumeen berdintasunaren arloko organo eskudunen barruan kokatu behar dira.
1 |
Emakumeen aurkako indarkeria
|
3 |
Emakumeen aurkako indarkeriaren |
2 |
Indarkeria-egoeren aurreko
|
4 |
Indarkeria matxistaren biktimak |
1 |
Emakumeen aurkako indarkeria matxista desagerrarazteko udal tresnak eta erantzun-prozesuak
|
2 |
Indarkeria-egoeren aurreko erantzun publikoa |
3 |
Emakumeen aurkako indarkeriaren sentsibilizazioa eta prebentzioa |
4 |
Indarkeria matxistaren biktimak erreparatzeko tokiko ekintzak |
1 |
Emakumeen aurkako indarkeria matxista
|
1 |
Emakumeen aurkako indarkeria matxista |
Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legean, 62.3 artikuluan, eskatu egiten da toki-esparruetatik lankidetza-akordioak eta jarduera-protokoloak egiteko, akordio horretan oro har xedatua garatu, zehaztu eta norbere errealitatera egokitzeko.
Erreferentziako esparru-dokumentua ETXEKO TRATU TXARRAK ETA SEXU-ERASOAK JASATEN DITUZTEN EMAKUMEEI LAGUNTZA HOBEA EMATEKO ERAKUNDE ARTEKO II. HITZARMENA da, arlo horretako euskal erakunde guztiek sinatua.
Koordinazio-protokoloaren dokumentuan azalduta dago zer erantzun ematen den sexu-arrazoiengatik emakumeen aurka erabiltzen den indarkeria gisa identifikatutako egoera baten aurrean.
1. IDENTIFIKATU INSTITUZIOAK ETA PERTSONAK |
3. PRESTUTASUNA MATERIALAK ETA LANGILEAK |
2. ARGITU BAKOITZAREN ESKUMENAK ETA ERANTZUKIZUNAK |
4. ADIERAZI HORIETAKO BAKOITZAK HARTUTAKO KONPROMISOA |
1. IDENTIFIKATU
INSTITUZIOAK ETA
PERTSONAK
2. ARGITU
BAKOITZAREN
ESKUMENAK ETA
ERANTZUKIZUNAK
3. PRESTUTASUNA
MATERIALAK ETA
LANGILEAK
4. ADIERAZI
HORIETAKO BAKOITZAK
HARTUTAKO KONPROMISOA
Tokiko protokoloen adibideak:
Hernani Arabar Errioxako Kuadrilla
Kontsultatu ETXEKO TRATU TXARRAK ETA SEXU-ERASOAK JASATEN DITUZTEN EMAKUMEEKIKO ARRETA HOBETZEKO TOKIKO PROTOKOLOAK ETA NEURRIAK OSATZEKO JARRAIBIDEEN GIDA.
2 |
ERANTZUN PUBLIKOA
|
2 |
ERANTZUN PUBLIKOA |
Iritzi publikora iristen diren emakumeen aurkako indarkeria-kasuetan (heriotzak, sexu-erasoak, kalean egindako erasoak, auzokoek ezagututako eta zabaldutako etxeetako erasoak, etab.) udaletako politikarien iritzia eskatu ohi da.
Adierazpen horiek oso garrantzitsuak dira herritarren artean emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko kultura sor dadin.
Hori dela eta, komeni da, emakumeen aurka indarkeriako erasoetan eta erailketetan, jarduketa publikoetarako aldez aurretik erantzuteko eskuliburu edo protokolo adostu eta ezagun bat antolatzea, gutxienez 4 atal izango dituena:
+ Hedabideekiko harremana eta emakumeen aurkako indarkeria-kasuak ezagutaraztea.
+ Biktimarekiko eta haren inguruarekiko harremana emakumeen aurkako sexu-erasoetan edo beste indarkeria-adierazpen batzuetan.
+ Publiko egiten diren emakumeen aurkako eraso sexualak edo indarkeriazkoak gertatzean, mobilizazioak deitzea.
+ Tokiko emakume- eta feminista-taldeekin jarduerak koordinatzeko estrategia.
Erantzuteko tokiko protokoloen adibideak:
Vitoria-Gasteizko Udala Tolosako Udala
Kontsultatu EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA KASUEN AURREAN JARDUKETA PUBLIKOETARAKO GIDA.
3 |
Emakumeen aurkako indarkeriaren
|
3 |
Emakumeen aurkako indarkeriaren |
Indarkeria matxistari buruz sentsibilizatzeko eta prebenitzeko politikak eta programak bideratuta daude, batez ere, herritarren artean eta kolektibo espezifikoetan berdintasunaren aldeko balioak eta jarrerak, tratu berdina eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako borroka sustatzera.
Herritarrak oro har sentsibilizatzeko kanpaina gisa antolatu ohi dira, normalean egun jakin batzuk baliatuz.
Ikastetxeetako prebentzio- eta koordinazio-programak.
BELDUR BARIK |
Beldur Barik programa gazteen artean indarkeria sexista prebenitzera zuzenduta dago, gazte jendearekin egindako gogoeten eta eztabaiden bidez, gizartea eraldatzen laguntzeko eta gizarte matxista berdintasun-gizarte bihurtzeko. Indarkeria sexistaren aurkako jarrera aktiboak sustatzea eta emakumeak ahalduntzea.
4 |
Indarkeria matxistaren biktimak
|
4 |
Indarkeria matxistaren biktimak
|
Emakumeen aurkako indarkeria matxistak giza eskubideak urratzen ditu, hemen jasota dagoen bezala:
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA ETA ETXEKO INDARKERIA PREBENITU ETA BORROKATZEARI BURUZKO EUROPAKO KONTSEILUAREN HITZARMENA. |
Erreparazio-printzipioak indarkeria matxistaren biktimen eskubideak arreta-prozesu osoaren ardatz izatea dakar.
Erreparazio-printzipioaren arabera, erasoa jasandako emakumeei arreta ematen dieten zerbitzu publikoek pairatutako kaltea maila guztietan artatzeko ekintzak abiarazi behar dituzte, eta indarkeriaren ondorioak artatu direla bermatzeko lan egin behar dute, bai eta biktimen eskubideak urratzeko moduko baldintzak berriz ez gertatzea bermatzeko neurriak gauzatzeko ere.
Vitoria-Gasteizko Udala
Andoain: Indarkeria matxistaren biktimen arreta eta erreparazioa hobetzeko protokoloa
Kontsultatu “INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMAK ERREPARATZEKO TOKIKO EKINTZAK” gida.