Atxikitzea
Atxikitzea
Atxikitzeko
baldintzak:
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan jardunbide aurreratuekiko udalerrietako bat izan nahi baduzu…
Berdintasunaren aldeko eta indarkeriaren aurkako arloan indarrean dagoen legeria bete.
Beharrezkoa da sarean modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa hartzea.
Atxikitzeko
baldintzak:
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan jardunbide aurreratuekiko udalerrietako bat izan nahi baduzu…
Berdintasunaren aldeko eta indarkeriaren aurkako arloan indarrean dagoen legeria bete.
Beharrezkoa da sarean modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa hartzea.
UDALERRIA
bazara
UDALERRIA
bazara
Ildo horretan, honako hauek eskatzen dira:
1. Udalaren osoko bilkurak onetsitako emakumeen eta gizonen berdintasunerako plana edo programa izan behar da, 4/2005 Legearen 15.3 eta 15.4 artikuluen araberakoa.
2. Kontratupeko teknikariak edo funtzionarioak izan behar dira, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan esperientzia edo/eta gaitasun berezikoak, eta berdintasunerako plan edo programa hori bultzatzeko dedikazio esklusiboa eta lanaldi osokoa dutenak.
Salbuespen gisa, arduraldi esklusiboa edo lanaldi osokoa ez izatea onartu ahal izango da, baldin eta udalerriaren neurriaren edo kasu bakoitzean baloratuko den beste inguruabarren baten arabera egoki justifikatzen bada.
3. Planean edo programan aurreikusitako eginkizunak betetzeko eta neurriak gauzatzeko behar dituzten baliabide materialak eta ekonomikoak esleitu eta zehaztu behar dira urtero aurrekontuetan.
4. Emakumeen elkarteekin eta tokiko eremuan emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzen laguntzen duten beste erakunde batzuekin harremanak eta partaidetza- eta lankidetza-bideak ezarri beharko dira.
5. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoa betetzea, udal-eskumeneko arlo guztietan eta lege horretan aurreikusitako esparru orotan, bai eta emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimen prebentzioari, arretari eta babesari buruz indarrean dagoen araudia ere.
UDALERRI ELKARTEA
bazara
UDALERRI ELKARTEA
bazara
udalerri elkartea.
Modu mankomunatuan edo taldeka sartu diren udalerriei dagokienez, bete beharreko eskakizunak, lehenez gain, udalerrien neurrietara eta ezaugarrietara egokitu beharko dira, gutxienez honako puntu hauetan multzokatuta:
• Udalaz gaindiko elkartze-unitateko (eskualdea, mankomunitatea, kuadrilla) emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan edo programa izan behar da, eskumendun organoaren osoko bilkurak onetsia, 4/2005 Legearen 15.3 eta 15.4 artikuluei jarraikiz.
• Berdintasunerako plan edo programa hori bultzatzeko emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan esperientzia eta/edo gaitasun espezifikoa duten kontratupeko teknikariak edo funtzionarioak izan behar dira, arduraldi esklusibokoak eta lanaldi osokoak, elkartutako udalerri guztietan funtzio teknikoak betetzeko. Salbuespen gisa, lanaldi osoko dedikazio esklusiboa ez izatea onartu ahal izango da, baldin eta behar bezala justifikatzen bada udalerri elkartearen tamainagatik edo kasu bakoitzean baloratuko den beste inguruabarren bategatik.
• Udalaz gaindiko organoaren aurrekontuetan eta udalerri bakoitzaren aurrekontuetan, urtero, planean edo programan aurreikusitako eginkizunak betetzeko eta neurriak gauzatzeko behar diren baliabide materialak eta ekonomikoak esleitu eta zehaztu behar dira.
ATXIKITZEKO
prozedura
ATXIKITZEKO
prozedura
1. ATXIKITZEKO ESKAERA:
1. ATXIKITZEKO ESKAERA:
Eskaera e-mailez bideratzen da (Berdintasuna@eudel.eus), eta gutxieneko ondorengo dokumentazioa bidali behar da:
• Atxikitze-agiria, osoko bilkuran edo Berdinsarean sartzeko erabakia, sinatuta eta zigilatuta.
• Udalerriak berdintasunaren arloan eta emakumeenganako indarkeriaren aurka egindako ibilbideari buruzko txostena.
• Udalerriari buruzko datu orokorrak, berdintasunarekin eta emakumeenganako indarkeriarekin lotutako zerbitzuak eta baliabideak barne (harremanetarako datuak ere bai).
• Baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten txostena edo ziurtagiriak.
Eskaera e-mailez bideratzen da (Berdintasuna@eudel.eus), eta gutxieneko ondorengo dokumentazioa bidali behar da:
• Atxikitze-agiria, osoko bilkuran edo Berdinsarean sartzeko erabakia, sinatuta eta zigilatuta.
• Udalerriak berdintasunaren arloan eta emakumeenganako indarkeriaren aurka egindako ibilbideari buruzko txostena.
• Udalerriari buruzko datu orokorrak, berdintasunarekin eta emakumeenganako indarkeriarekin lotutako zerbitzuak eta baliabideak barne (harremanetarako datuak ere bai).
• Baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten txostena edo ziurtagiriak.
2. BALORAZIOA:
2. BALORAZIOA:
Atxikitzeko eskaerak Emakundek eta EUDELek osatutako Berdinsareko Jarraipen Batzordeak aztertuko ditu.
Eskakizunak betetzen diren aztertu ondoren, balorazio teknikoko txostena Berdinsareko Jarraipen Batzordeari helaraziko zaio, eta, hala badagokio, atxikitzeko gomendioa edo baliogabetzeko arrazoiak emango dira.
Eskatzaileari ere jakinaraziko zaio erabakia, bai eta, hala badagokio, eskakizunak betetzeko dokumentazio osagarriren bat behar denean ere.
3. ATXIKITZEA:
3. ATXIKITZEA:
Berdinsarera atxikitzeko jakinaraziko zaio udal edo udalerri elkartuen ordezkari politikoari, EUDELen elkarteburuak eta Emakundeko zuzendariak sinatuta.
Berdinsarearekin harremanetan jartzeko datuak eta baimenen dokumentua Berdinsareko Idazkaritza Teknikoari helaraziko zaizkio (Berdintasuna@eudel.eus).
4. HARRERA:
4. HARRERA:
Jarraian, BERDINSAREAN HARRERA EGITEKO SAIOEN hurrengo egunak zein diren ikus dezakezu..
Parte hartzeko, eska ezazu honako formulario honetan:
Atxikitzeko dokumentazioa