Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Udal arduradunei Berdintasun politikei eusteko egiturak eta baliabideen inguruko gomendioak COVID-19ak eragindako egoeran

15/06/2020

EUDELeko Berdintasun Batzordeak eginda eta Batzorde Eragileak 2020/06/11ko bilkuran onartutako dokumentua.

Gomendio hauek arduradun politikoei zuzendutako daude, udal-autonomia errespetatuz, Euskadiko udalek berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako tokiko politikei eusteko eta pandemiaren inpaktuek eragindako egoeran aurrera egiteko duten konpromisoa bideratzeko eta/edo indartzeko.

Dokumentuak garai honetan udal-agendaren lehentasunen artean berdintasun-politikei eustearen garrantzi kritikoa nabarmentzen du, genero-desberdintasunak areagotzea saihesteko, eta COVID 19ren krisiak emakumeengan izan dituen ondorio negatiboenak arindu ahal izateko, talde ahulenei arreta berezia jarriz, hala nola indarkeria matxistaren biktimei, bakarrik dauden adineko emakumeei, emakume zaintzaileei, dibertsitate funtzionala duten emakumeei eta egoera irregularrean migratutako emakumeei, besteak beste.

Dokumetua jaitsi (PDF)