Latest Past Ekitaldiak

Berdinsareak 15 urte bete ditu euskal udalerrietan berdintasun-politikak sustatzen dituen sare gisa

Udalek zuzentzen dute sarea, eta EUDELek koordinatzen du, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin batera, bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.Osoko Bilkura politikoak atzo onetsi zuen Ekintza Plan berriaren bi ardatzak Berdinsarea euskal erakundeen eta gizartearen aurrean berritzea eta balioestea dira, berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako tokiko konpromisoaren erreferente gisa. 2021eko maiatzaren 12a. Berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren […]

Martxoaren 8ko EUDELen Adierazpena: “ZAINTZA BERDINTASUNEAN”

ZAINTZA BERDINTASUNEAN. Emakumeen egitekoa Pandemian eta zaintzaren Krisi Globalean Dimentsio askoko krisi sistemikoan gaude, zeina gurutzatu eta erlazionatu egiten baita aurretik zeuden beste krisi batzuekin; esaterako, ekologikoa eta zaintza-arlokoa. Pandemiak agerian utzi ditu mugimendu feminista eta emakumeen kolektiboak egiten ari ziren zenbait aldarrikapen: giza bizitza zaurgarria da, eta giza ingurunearen, ingurumenaren eta ingurune komunitarioaren zeharo […]

Euskal udalak aitzindariak izango dira erreparazioaren ikuspegia indarkeria matxistaren aurkako tokiko esku-hartzea txertatzen

EUDELek eta Emakundek estatu mailako lehen gida sustatu dute, biziraun duten emakume biktimei eragindako kaltea konpontzeko ekintzak garatzeko udalerrietan, eta, era horretan, euren ingurune hurbilean osa daitezen bermatzeko.Tresna horrek oinarrizko jarraibideak eskainiko dizkie udaletako arduradun eta teknikoei, tokiko esku-hartzean erreparazioaren ikuspegia garatzeko. Era berean, euskal udal batzuk azken urteotan abian jartzen ari diren ekimenak jaso […]