Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Arreta-zerbitzu eguneratuak konfinamendu-egoeran (2020.04.17)

17/04/2020

Atzo adostu genuen bezala, jarraian, Eusko Jaurlaritzako, Foru-aldundietako eta Udaletako zerbitzuen informazio eguneratua bildaltzen dizkizuegu, COVID-19 krisian indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei erantzun onena emateko.

Informazio eguneratu hori erakunde guztiak adostu zuten atzo, 16 apirilean, egindako bileran, Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta hobea emateko Erakundeen arteko II. Akordioaren jarraipen-batzordearen testuinguruan, EUDELen parte hartzearekin.

Bestalde, hainbat material prestatu direla indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko telefonoen berri emateko, sei hizkuntzatan, Koronabirusaren krisiak eragindako ezohiko egoeraren aurrean.

Informazio-kartelak egin dira euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, arabieraz, portugesez eta errumanieraz. Karteletan biktimari arreta emateko 24 orduko telefonoaren (900840111) eta larrialdiren bat gertatuz gero erabili beharreko telefonoaren (112) berri ematen da. Era berean, larrialdiko 112aren aplikazioaren informazio helarazten dizuegu, entzumen- edo hizketa-zailtasunak dituzten pertsonentzat eskuragarri dagoena eta GPS sistemaren bidez lokalizazioa erraztu dezakeena.

Azkenik, entzumen-desgaitasuna duten emakumeengana ahalik eta modurik eraginkorrenean iritsi ahal izateko, bideo bat egin da zeinu-mintzaira erabiliz, eta telefonoei buruzko informazio-kartela irakurketa errezera egokitu da.

Lila CORONAVIRUS puntuaren kartela: