BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//Berdinsarea - ECPv5.8.2//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-WR-CALNAME:Berdinsarea
X-ORIGINAL-URL:https://berdinsarea.eus
X-WR-CALDESC:Events for Berdinsarea
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20210328T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20211031T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20210305T000000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20210305T235959
DTSTAMP:20261110T181817
CREATED:20210815T145043Z
LAST-MODIFIED:20210817T111936Z
UID:22552-1614902400-1614988799@berdinsarea.eus
SUMMARY:Martxoaren 8ko EUDELen Adierazpena: “ZAINTZA BERDINTASUNEAN”
DESCRIPTION:ZAINTZA BERDINTASUNEAN. Emakumeen egitekoa Pandemian eta zaintzaren Krisi Globalean \n\n\n\nDimentsio askoko krisi sistemikoan gaude\, zeina gurutzatu eta erlazionatu egiten baita aurretik zeuden beste krisi batzuekin; esaterako\, ekologikoa eta zaintza-arlokoa. Pandemiak agerian utzi ditu mugimendu feminista eta emakumeen kolektiboak egiten ari ziren zenbait aldarrikapen: giza bizitza zaurgarria da\, eta giza ingurunearen\, ingurumenaren eta ingurune komunitarioaren zeharo mendekoa. Ezerk ez du garrantzi handiagoa izan behar bizitza zaintzeak baino\, pandemia dela-eta muturreraino prekario bihurtu eta ahuldu den bizitza. \n\n\n\nGaur\, martxoak 8\, Emakumeen nazioarteko egunean\, pandemiak eta haren kudeaketak baldintzatutako urte honetan\, aintzat hartu beharra dago emakumeek pandemia eta beraren ondorioak borrokatzeko mundu osoan egindako ekarpena. Zaintzaren ardura emakumeei egokitu zaie\, bai zerbitzu publikoetan (osasungintza\, hezkuntza\, gizarte-zerbitzuak\, merkataritza eta elikadura…) bai etxeen barruan\, eta batez ere haiek eraman dute krisi sanitario eta sozial honetan funtsezkoak izan diren zerbitzu askoren zama. Emakumeen artean ere banaketa desorekatua da\, klase sozialaren\, arrazializazioaren eta migrazio-estatusaren arabera. Gainera\, kasurik gehienetan egoera prekarioan egindako lanak dira. \n\n\n\nBerdintasunik gabeko banaketa horrek\, gainkargaz gain\, eta hark emakumeen osasunari eta bizi-kalitateari dakarzkien ondorioez gain\, zaintza-sistemaren prekaritatea ere azaleratu du\, eta lehendik ere bazeuden desberdintasunak areagotu ditu. Gure gizarte-ereduak familiaren\, eta\, neurriz kanpoko proportzioan\, emakumeen esku uzten ditu zaintza gehienak\, bai ordainpekoak bai ordaingabeak; oso gutxi ematen dira eremu publikoan. Bestalde\, egoera eta estatus okerreneko emakumeek (guraso bakarreko familien buruak\, behartsuenak\, kolektibo zaurgarrietakoak\, indarkeria matxistaren biktimak…) neurri handiagoan jasaten dituzte zaintza-zamaren ondorio negatiboak. \n\n\n\nOndorioz\, gizarteak bere aitorpena adierazteko moduak konpromiso irmoa izan behar du\, berdintasunik gabeko banaketa bidegabe horri euskarria ematen dioten genero-arrakalak borrokatzeko konpromisoa. Desberdintasun horiek agerikoak dira emakumeek funtsezko zerbitzuetan egiten duten lanaren baldintzen prekaritateari begiratuz gero. Bada garaia zaintza-lan guztiei dagokien balioa emateko\, eta aurrera egiteko erantzunkidetasun handiagoko eredu baterantz\, pertsona guztientzat ekitate eta ongizate handiagoa sortzeko. \n\n\n\nUdalak gaude lehen lerroan\, pandemiari eta hark pertsonengan dituen ondorioei aurre egiten\, eta liderrak izan behar dugu zaintzari eta haren hornikuntzari buruzko politika publikoak bultzatzeko orduan\, erantzunkidetasun publikotik abiatuta\, eta arreta emanez gizon eta emakumeen baldintza eta inpaktu desberdinei. \n\n\n\nErakundeok koordinatuta egoten jarraitu behar dugu\, eta bideak zabaldu behar ditugu herritarrek\, eta bereziki mota askotako emakumeen kolektiboek eta mugimendu feministak\, benetan eta modu eraginkorrean parte har dezaten erabaki publikoetan. \n\n\n\nHorregatik guztiagatik\, Udal honek\, bere eskumenen esparruaren barruan\, honako konpromisoak hartzen ditu: \n\n\n\nGizartean zaintza antolatzeko ereduari buruzko eztabaida bultzatzea eta eztabaida horretan buru izatea\, bizitza erdigunean jartzean oinarritzen den ikuspuntu feminista batetik abiatuta\, zaintzaren erantzunkidetasun sozial eta komunitarioranzko bidean.Analisia egitea\, genero-ikuspuntutik\, kolektibo zaurgarrienen egoerari eta beharrizanei buruz\, baita COVID-19aren ondorioei buruz ere\, eta horiei aurre egiteko premiazko neurriak martxan jartzea.COVIDaren krisiaren eragina arintzeko onartzen diren neurri guztietan genero-ikuspuntua gehitzen dela bermatzea\, laguntzez eta babes-programez den bezainbatean.Konponbide bideragarriak aztertzea eta ezartzea adingabekoen eta mendekotasuna dutenen zaintzari laguntzeko tokiko zerbitzuentzat\, zaintza baldintza duin eta bidezkoetan egin dadin saiatuz edo/eta erraztuz\, bai ematen duenarentzat bai jasotzen duenarentzat ere.Udalen Berdintasun-plangintzetan\, espresuki azpimarratzea emakumeen ahalduntzea\, zaintzaren balioa\, eta hari dagokionez gizonek duten erantzunkidetasuna.Berdintasuneko tokiko politikak garatzeko eta generoa tokiko politika guztietan zehar-lerroa izateko erabiltzen diren giza baliabideak eta baliabide tekniko eta ekonomikoak sendotzea eta babestea.Tokiko zaintza-sare komunitarioei babesa ematea.
URL:https://berdinsarea.eus/eu/actividad/martxoaren-8ko-eudelen-adierazpena-zaintza-berdintasunean
CATEGORIES:Gaurkotasuna
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://berdinsarea.eus/wp-content/uploads/2021/08/8m-eud.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20210512T000000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20210512T235959
DTSTAMP:20261110T181817
CREATED:20210813T063939Z
LAST-MODIFIED:20210817T111936Z
UID:22533-1620777600-1620863999@berdinsarea.eus
SUMMARY:Berdinsareak 15 urte bete ditu euskal udalerrietan berdintasun-politikak sustatzen dituen sare gisa
DESCRIPTION:Udalek zuzentzen dute sarea\, eta EUDELek koordinatzen du\, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin batera\, bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.Osoko Bilkura politikoak atzo onetsi zuen Ekintza Plan berriaren bi ardatzak Berdinsarea euskal erakundeen eta gizartearen aurrean berritzea eta balioestea dira\, berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako tokiko konpromisoaren erreferente gisa.\n\n\n\n\n\n\n\n\n\n2021eko maiatzaren 12a. Berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako Euskal Udalen Sarea den Berdinsarea 2006an sortu zen\, EUDELen eta Emakunderen laguntzarekin\, udal-gobernuen maila goreneko konpromisoa bateratzeko. 2021 honetan\, Berdinsareak hamabost urteko ibilbidea ospatuko du\, gaur\, maiatzaren 12an\, hain zuzen\, ospatzen den Tokiko Bizitzan Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna lortzeko Europako Gutunaren 15. urteurrenarekin bat eginez. \n\n\n\nSare hori aitzindaria izan zen Euskadin eta Europan\, eta udalek berek gobernatzea du ezaugarri; udal horiek dituzte\, zehazki\, berdintasunaren arloko politika eta praktika aurreratuenak. Berdinsarearen lana hainbat batzordetan egiten da. Batzordeek interes komuneko gaiak eta kontuak jorratzen dituzte\, baina betiere tokiko aniztasunari eta\, bereziki\, udalerri txikiei arreta eskainiz. \n\n\n\nSarearen beste bereizgarrietako bat da erabakiak modu parte-hartzailean hartzen direla\, maila politikoan eta teknikoan erabakita. Atzo arratsaldean\, bideokonferentzia bidez\, Berdinsarearen Osoko Bilkuran elkartu ziren gaur egun Berdinsarea osatzen duten 72 udalerri eta kuadrilla bateko alkateak eta zinegotziak\, zeinak EAEko herritarren % 80a baino gehiagoren ordezkari diren. \n\n\n\n\n\n\n\nEUDELen elkarteburuak eta Emakundeko zuzendariak\, erakunde bultzatzaileen ordezkari gisa\, Berdinsarearen osoko bilkuraren irekieran parte hartu zuten atzo arratsaldean. Osoko bilkura urtean behin izaten da gutxienez\, balantzea egiteko eta euskal udalek berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzio arloan dituzten lan-ildoak eguneratzeko. \n\n\n\nGorka Urtaranek eta Izaskun Landaidak “balio-sare” gisa definitu zuten Berdinsarea\, bai udalerrientzat eta bai gizarte osoarentzat. Bi ordezkariek nabarmendu zutenez\, euskal udalerriak beti egon dira “abangoardian” berdintasunaren arloan\, eta Berdinsarearen hamarkada bat baino gehixeagoko ibilbideko mugarrietako batzuk zerrendatu zituzten: erakundeen arteko koordinaziorako lehen protokoloak edo berdintasunerako udal-ordenantzak\, eta indarkeria matxistaren biktimei eta biziraun dutenei erreparazioa emateko gida. \n\n\n\nEUDELen elkarteburu eta Gasteizko alkateak zorionak eman zizkien udal arduradunei\, egungo testuinguruan kokatzen den Berdinsarearen urteurren “garrantzitsu” honengatik: “Udalok funtsezko eginkizuna dugu berdintasunaren erronkari erantzuteko\, eta udalerriak eraldaketa sozialaren eszenatoki gara”. Gorka Urtaranek balantze eta errekonozimendu garaia dela esan zuen\, baina baita berritzekoa eta Sarea eguneratzekoa ere. “EUDELek eta Emakundek Berdinsareari ematen diogun laguntza berritu dugu\, udaletan eta gizarte osoan erreferentziazko sare gisa finkatu dadin\, euskal erakunde guztiekin lankidetzan eta koordinatuta”\, adierazi zuen elkarteburuak. \n\n\n\nGorka Urtaranek azaldu duenez\, bi erakunde bultzatzaileek elkarrekin lan egingo dute\, “Berdinsarea berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka Euskal Udalok dugun konpromisoaren adierazlerik handiena izan dadin”. Horretarako\, EUDELen elkarteburuak “Europako beste udalerri sare batzuekin lan egitearen” garrantzia azpimarratu zuen\, “berdintasun-politika aurreratuenen lerroan jarraitzeko”. \n\n\n\nIzaskun Landaida\, Emakundeko zuzendariak\, ostera\, nabarmendu zuen “Berdintasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sarea erakundeen arteko lankidetzaren garrantziaren adibide bat” dela\, helburu berarekin lan egiten denean\, eta azpimarratu zuen EUDELen eta Emakunderen artean 2006an sinatutako lankidetza-konpromisoa gure herrialdeko berdintasun-politiketan aurrera egiteko beharrezkoa den maila anitzeko lankidetza horren erreferente eta eredu bihurtu dela. \n\n\n\nLandaidak nabarmendu zuenez\, EUDELekin hitzarmena berrituta\, sarea egungo egoerara egokitu eta suspertu nahi da: “Helburua da duela 15 urteko konpromiso hura mantentzea\, indartzea eta berdintasun-politika aurreratuenekin bat egitea”. \n\n\n\nEra berean\, Emakundeko zuzendariak NBE Emakumeak Generation equality ekimenean parte hartzera gonbidatu zituen udalak. Euskadin Emakunde da ekimen horren buru\, eta Berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako Itun Sozial bat aktibatzea du xede. \n\n\n\n2021ko Ekintza Plana: Berritzea eta balioa ematea \n\n\n\n\n\n\n\nBERDINSAREAren helburuak dira berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka tokiko gobernuek kudeatutako programak eta zerbitzuak bultzatzea\, indartzea\, koordinatzea eta ebaluatzea. Berdinsarearen parte izateko\, udalerriek zenbait baldintza bete behar dituzte\, besteak beste\, Berdintasunerako Tokiko Plana onartuta izatea\, eta hori gauzatzeko behar diren langileak eta baliabideak izan behar dituzte. \n\n\n\n2021ean\, sareko Ekintza Plana bi ardatz nagusitan oinarritzen da\, eta ardatz horien bidez\, egungo testuinguruan\, pandemia osteko susperraldiak eta eraldaketak markatutako tokiko berdintasun-politiken erronka berriei erantzun nahi zaie. Lehenengo ardatzak berrikuntza\, estrategia berriak\, irudi-nortasun berria eta komunikazio-kanal berri bat dira\, Berdinsarearen lehen webgunea. Bigarren ardatza Berdinsarearen proiekzioa eta Berdinsareari balioa ematea da\, barruan eta kanpoan\, udalerrien “sarea” izaten jarrai dezan\, eta\, aldi berean\, erreferente izan dadin foro instituzional guztietan eta euskal gizartearen aurrean. \n\n\n\nPlanteatzen diren ekintza zehatzen artean\, honako hauek daude: EUDEL-Emakunde erakunde arteko Hitzarmena berritzea; indarkeria matxistaren prebentzioan euskal udalen jarrera lantzea; pandemia osteko biziberritzeari begira udal-kudeaketarako erabakiak hartzean genero-ikuspegia bideratzea; udalerri txikietarako berariazko berdintasun-gida estrategikoa gauzatzea\, edo teknikarien prestakuntza indartzea\, besteak beste\, honako arlo hauetan: berdintasun-klausulak kontratazioan\, emakume biktimen erreparazioa edo hirigintzan genero-eragina ebaluatzea. \n\n\n\nOsoko Bilkuran ekintza-ildo berriak aurkezteko ardura Ane Beitia Elgoibarko alkateak eta Angela Egia Gordexolakoak izan zuten\, biak ala biak EUDELeko Batzorde Eragileko berdintasun-ordezkari gisa. Alkateek beste abantaila batzuen artean nabarmendu zutenez\, “sareko lanak aukera ematen digu guztiontzako irizpideak definitzeko eta udalen arteko tresnak eta jardunbide egokiak partekatzeko”\, eta hori oso lagungarria da baliabide gutxien dituzten udalerri txikientzat. Biak bat etorri ziren adieraztean Berdinsareak “talde” gisa funtzionatzen duela eta “talde” gisa lan egiten duela\, “aniztasuna” errespetatuta; eta\, azalpena amaitzeko\, sarean aktiboki parte hartzera animatu zuten: “Berdintasunerako bideak aurrera jarraitu behar du\, Berdinsarearen tokiko konpromisotik\, berdintasun-politiken sustapena Euskadiko udalerri guztietara heda dadin”.
URL:https://berdinsarea.eus/eu/actividad/berdinsareak-15-urte-bete-ditu-euskal-udalerrietan-berdintasun-politikak-sustatzen-dituen-sare-gisa
CATEGORIES:Gaurkotasuna
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://berdinsarea.eus/wp-content/uploads/2021/07/EUDEL_EMAKUNDE_Berdinsarea-770x515-1.jpeg
END:VEVENT
END:VCALENDAR