BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//Berdinsarea - ECPv5.8.2//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-WR-CALNAME:Berdinsarea
X-ORIGINAL-URL:https://berdinsarea.eus
X-WR-CALDESC:Events for Berdinsarea
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20160327T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20161030T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20161220T080000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20161220T170000
DTSTAMP:20261110T195751
CREATED:20210825T085249Z
LAST-MODIFIED:20210825T085251Z
UID:22915-1482220800-1482253200@berdinsarea.eus
SUMMARY:‘Berdinsarearen’ 10. urteurrena
DESCRIPTION:EUDELek eta Emakundek udalerri txikietara zabaldu nahi dute sarea\, 2018an europako erreferentea izan dadin  \n\n\n\nARGAZKIAK IKUSIPHOTO-CALL IKUSI\n\n\n\nEKITALDIKO BIDEOAK IKUSIPrentsa OharraDeskargatu \n\n\n\nBerdinsarea 2006. urtean sortu zen\, arlo horretan inplikatutako euskal erakundeek udalerrietatik bertatik berdintasunerako eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako tokiko politikak sustatu behar zituztela ikusi zutenean.Sarea bera udal teknikarien zein politikarien partaidetzaz eta interesen nahiz premien araberako zenbait batzorde tematikoren bidez dago abian; esate baterako\, berdintasunerako ordenantzak edo emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarduketa-protokoloak.Berdinsarearen balioa da udalen arteko trukerako eta tokiko berdintasun-politiken koordinaziorako eremua izatea. Beste abantaila batzuen artean\, sareari esker\, irizpide bateratuak adostu daitezke eta berdintasunaren arloan ibilbide desberdina duten zenbait tamainatako udalen artean baliabideak partekatu daitezke. Izan ere\, oso lagungarria da mankomunitateetan elkartutako udal txikienen lanerako.Gaur egun\, 62 udalek osatzen dute sarea (EAEko biztanleen %77)\, eta gehienek 5.000 biztanle baino gehiago dituzte. Horrez gain\, bete-betean lan egiten du\, udal txikiagoek ere bat egin dezaten eta sareko baliabide guztiak eskuratzeko aukera eduki dezaten.‘Berdintasunari\, aniztasunari eta inklusioari’ buruzko Konferentzia Europarra Bilbon egingo da 2018an\, eta aukera paregabea izango da sareari nazioarteko proiekzioa emateko eta Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluaren bidez (CMRE) Europako udal guztiak elkartzen dituen eremu erreferentea izateko. EUDEL bera da\, hain zuzen ere\, bertako Berdintasun Batzordeko burua.\n\n\n\n\n\n\n\nBilbon\, 2016ko abenduaren 20an. Gaur goizean\, ekitaldi hunkigarria egin da Bilboko Zabalgunean\, ‘Berdinsarearen’ hamargarren urteurrena ospatzeko. Bertan\, ehun bat lagunek hartu dute parte\, eta gehienak udal zein mankomunitateetako teknikariak eta politikariak izan dira. Ekitaldiaren hasieran\, EUDELeko ordezkari eta Galdakaoko alkate Ibon Uribek eta Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak sarearen 10 urteko historia berrikusi dute. Gaur egun\, berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka dauden 62 udal dira sare horretako kideak (EAEko biztanleen %77). \n\n\n\n\n\n\n\nUdalen izenean\, Galdakaoko alkate Ibon Uribek (EUDEL) “udal-politikak gizartea eraldatzeko duen ahalmena” nabarmendu du. “Euskadiko udalon artean elkarrekiko ikaskuntzarako etengabeko prozesua egituratzea izango da gure hurrengo erronka. Gaur egun\, Euskadi Europako erreferentea da berdintasunerako tokiko politiken arloan\, eta\, CMREk 2018an egingo duen Konferentziatik aurrera\, Berdinsarea Europako udal guztietara zabaltzeko aukera ere izango dugu”. \n\n\n\nBestetik\, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak sarearen historia berrikusi du\, eta honakoa azpimarratu du: “Udala herritarrengandik hurbilen dagoen erakundea den aldetik\, oso garrantzitsua da eskainitako zerbitzuak eraginkorrak izatea\, baita gizon eta emakumeen berdintasunaren arloan ere. Gainera\, zeregin hori behar bezala koordinatuta eta aholkatuta ere egon behar da. Hori dela eta\, gure ustez\, Berdinsarea bera oso tresna garrantzitsua da\, gizon zein emakumeen berdintasuna eta emakumeen aurkako indarkeria hurbiletik tratatzeko orduan”. 
URL:https://berdinsarea.eus/eu/actividad/berdinsarearen-10-urteurrena
CATEGORIES:Gaurkotasuna
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://berdinsarea.eus/wp-content/uploads/2021/08/eudel-20-dic_199.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20161212T080000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20161212T170000
DTSTAMP:20261110T195751
CREATED:20210825T090057Z
LAST-MODIFIED:20210825T090059Z
UID:22921-1481529600-1481562000@berdinsarea.eus
SUMMARY:EUDELen\, Bilboko Udalaren eta EUEK-ren artean Europako akordioa Maastrichten
DESCRIPTION:Bilboren izendapena ofizialtzen da\, akordio honen bidez\, 2018ko ekainaren 11tik 13ra bitartean egingo den ‘Berdintasunari\, aniztasunari eta gizarteratzeari’ buruzko konferentzia egoitza gisa. Konferentzian\, aurreikuspenen arabera\, 500 bat pertsonak hartuko dute parte. \n\n\n\nGaur\, astelehena\, 17:00etan izenpetu berri da Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen\, Imanol Landa EUDELeko elkarteburuaren eta Stefano Bonaccini (Emilia-Romagna Italiako eskualdeko lehendakariak)\, Europako udalerrien lehendakari aukeratu berriaren arteko akordioa.EUEK-ko lehendakari berriaren lehen egintza ofiziala den akordio honen bidez\, Bilboren izendapena ofizialtzen da\, ekainaren 11tik 13ra bitartean egingo den konferentzia tematikoaren egoitza gisa. Konferentzian\, aurreikuspenen arabera\, 500 bat pertsonak hartuko dute parte.Bilboko 2018ko foroa urteko maila goreneko topaketa izango da Europa guztiko hainbat udalerri eta eskualdetako liderren artean. Hartara\, funtsezko hitzordua izango da hurrengo urteetarako toki-mailako estrategia berria zehazteko\, berdintasunaren eta gizarteratzearen inguruko politikei dagokienez.Imanol Landa EUDELeko elkarteburuaren aburuz\, Bizkaiko hiriburua egoitza gisa aukeratu izana “Europako gure homologoek gugan jarritako konfiantza-erakusgarria” da\, eta\, era berean\, “beste aukera bat Europa guztiko udalerrien arteko sare-lana egiteko nahiz praktika onak partekatzeko”.\n\n\n\n\n\n\n\nGaur arratsaldean bertan\, 17:00etan\, izenpetu dute Maastricht hirian (Limburgeko probintzia-egoitzaren erakina)\, Bilboko alkateak\, EUDELeko elkarteburuak eta Europako udalerrien kontseiluko (EUEK) lehendakari aukeratu berri Stefano Bonaccini Emilia-Romagna Italiako eskualdeko lehendakariak. Lider italiarra aukeratuta gertatu da Zuzendaritza Batzordean 61 botoz\, bigarren hautagaiaren 34 botoen kontra\, Yvan Mayeur Bruselako Alkatea. \n\n\n\nEuropako hiriburu horretaraino joan dira Bilboko alkate Juan Mari Aburto\, eta\, EUDELen ordezkari gisa\, elkarteburu eta Getxoko alkate Imanol Landa eta Berdintasunaren arduradun eta Galdakaoko alkate Ibon Uribe\, Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluko (EUEK) Zuzendaritza Batzordearen bileran parte hartzeko. Bilera gaur eta bihar (astelehena eta asteartea) egingo da\, eta toki-mailako 150 hautetsik hartuko dute parte\, EBko estatu guztiak ordezkaturik. \n\n\n\n‘Berdintasunari\, aniztasunari eta gizarteratzeari’ buruzko konferentzia 2018ko ekainaren 11tik 13ra bitartean Bilbon hartzeko akordioa izenpetzea Zuzendaritza Batzordearen bilera horren barruan sartu da\, Maastrichteko Tratatuaren 25. urteurrenarekin nahiz EUEK-ko lehendakari berria aukeratzearekin bat etorriz.Prentsa OharraDeskargatu \n\n\n\nEuropako Kontseiluaren mendeko erakunde horri\, hain zuzen\, Europako udalerrien ahotsa dela irizten zaio\, 150.000 agintaritza publiko baino gehiago ordezkatzen baititu\, 41 herrialdetako udalerri eta eskualdeen 55 elkartetan taldekatuta. Azken horien artean EUDEL dago\, Euskadiko Udalen Elkarte gisa. \n\n\n\nBilboko hiriaren\, EUDELen eta EUEKren arteko gaurko akordioak are garrantzi handiagoa du\, Italiako eskualde-lehendakariaren lehen egintza ofiziala izanik\, Europako kargu berria betez. \n\n\n\nBihar\, asteartean\, abenduaren 13an\, Maastrichteko Zuzendaritza Batzordearen bigarren jardunaldian\, EUDELeko elkarteburuak eta Bilboko alkateak berak 2018an Bilbon egingo den konferentziaren aurkezpen ofiziala egingo dute. Aurkezpena 11:30etik aurrera izango da\, eta Zuzendaritza Batzordeko kide diren alkate\, zinegotzi eta eskualde-ordezkariei egongo da zuzenduta.\n\n\n\nImanol Landaren aburuz\, EUDELeko elkarteburu gisa zein EUEK-ko kide gisa\, gure herrian Europako toki-gobernuen foro garrantzitsu hau hartu ahal izatea “mugarri historikoa da\, eta\, beraz\, ohore handia da hala Bilborentzat\, nola Euskadiko udalerrientzat\, oro har”. \n\n\n\nElkarteburuak dioenez\, Europako Kontseiluak bere konferentzia Bizkaiko hiriburuaren esku utzi izana “Europako gure homologoek gugan jarritako konfiantza-erakusgarria” da\, eta“beste aukera bat Europa guztiko udalerrien arteko sare-lana egiteko nahiz praktika onak partekatzeko” ekarriko du berekin. Imanol Landak nabarmendu du “EUEK-k erreferentetzat ikusten gaituela berdintasunaren eta gizarteratzearen arloko politiketan. Eta hori da\, erakundeen lankidetzari eta udalen konpromiso politikoari esker\, gure herri eta hirietan izandako lorpen eta aurrerapenen ezagutzarik onena”. \n\n\n\nGaur arratsaldean\, hain zuzen\, konferentziaren akordioa izenpetu orduko\, EUEKren ‘Toki-mailako berdintasunerako Europako Gutuna’ delakoaren X. urteurrenari buruzko eztabaidahasi da. Gutun hori 2006an onartu zen\, tokiko eta eskualdeko agintaritzen berdintasunerako konpromisoa sustatze aldera\, eta gaur egun arte Europako 32 herrialdetako 1.500 agintaritzak izenpetu dute (Euskadiko 36 tokiko erakunde tartean). \n\n\n\nGutunari buruzko eztabaidan\, Ibon Uribe EUDELen ordezkari eta Galdakaoko alkateak hartu du parte\, EUEK-ko Berdintasun Batzordeko uneko batzordeburu gisa.
URL:https://berdinsarea.eus/eu/actividad/eudelen-bilboko-udalaren-eta-euek-ren-artean-europako-akordioa-maastrichten
CATEGORIES:Gaurkotasuna
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://berdinsarea.eus/wp-content/uploads/2021/08/firma_maastricht.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20161104T080000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20161104T170000
DTSTAMP:20261110T195751
CREATED:20210825T090756Z
LAST-MODIFIED:20210825T090758Z
UID:22926-1478246400-1478278800@berdinsarea.eus
SUMMARY:Ordiziak bat egin du ‘Berdinsarea’ berdintasunerako sarearekin
DESCRIPTION:Ordiziako Udalak (Gipuzkoa) bat egin du Euskadiko udalek berdintasunaren alde eta emakumeekiko indarkeriaren aurka sortutako Berdinsarea sarearekin. Ekimen honen helburua da gai horiei buruz udalek kudeatzen dituzten programak eta zerbitzuak sustatzea\, sendotzea\, koordinatzea eta ebaluatzea. EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak eta Emakunde-Emakumearen Erakundeak  sustatu dute ekimena\, eta gai horietan udalek eskaintzen duten erantzuna hobetzea espero dute\, modu koordinatuan eta taldean lan eginez. Era berean\, udalen eta udalez gaindiko beste erakunde batzuen artean lotura izatea nahi dute. \n\n\n\nToki administrazioak 2005eko otsailaren 18ko gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako Legea betearazteko konpromisoa hartu du. Halaber\, desberdintasuna eta indarkeria desagerrarazteko programak eta jarduerak gauzatzea bermatzen du. Ordiziako Udalak helburu horietako gehienen alde lan egiten duen arren\, Berdinsarera atxiki ondoren\, esperientziak partekatzea\, koordinatzea eta jarduteko irizpideak bateratzea sustatuko du\, toki esparruko ekintzak egitean. Halaber\, protokolozko eta udalez gaindiko lankidetzako akordioak gehiago sustatuko dira. \n\n\n\nBerdintasunaren aldeko 62 udalerrikosatutako Berdinsarean adostasunez egindako lana sustatzen dugu. Urtero\, gero eta atxikimendu gehiago ditu sareak. 2016ean Bedia eta Ordizia atxiki direnez\, Berdinsarearen estaldura Euskadiko biztanleen %75 baino gehiagora iristien da gaur egun. \n\n\n\nX. urteurrena \n\n\n\n2016an\, hamar urte bete dira Berdinsarea sortu zenetik\, eta\, hori ospatzeko asmoz\, abenduaren 21ean\, oroitzapenezko ekitaldia egingo da. Sarea aurrera eramateko ahalegintzen diren pertsona guztiei (udalak\, erakundeak\, elkarteak\, enpresak\, etab.) egingo zaie gonbit ekitaldian parte hartzeko. \n\n\n\nTopaketa horretan\, hamar urtez udalen arteko sare-lanean tokiko bizitzan berdintasuneko politikak sustatzeko asmoz egindako aurrerapenak gainbegiratuko dira. \n\n\n\nUrteurrenako ekitaldiaren programari buruzko informazio gehiago webgunean izango da laster. \n\n\n\nInformazio gehiago: \n\n\n\nEUDELeko berdintasuna \n\n\n\nBerdinsarea
URL:https://berdinsarea.eus/eu/actividad/ordiziak-bat-egin-du-berdinsarea-berdintasunerako-sarearekin
CATEGORIES:Gaurkotasuna
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://berdinsarea.eus/wp-content/uploads/2021/08/logoberdinsarea.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR