Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Ordiziak bat egin du ‘Berdinsarea’ berdintasunerako sarearekin

04/11/2016 08:00 17:00

logoberdinsarea
logoberdinsarea

Ordiziako Udalak (Gipuzkoa) bat egin du Euskadiko udalek berdintasunaren alde eta emakumeekiko indarkeriaren aurka sortutako Berdinsarea sarearekin. Ekimen honen helburua da gai horiei buruz udalek kudeatzen dituzten programak eta zerbitzuak sustatzea, sendotzea, koordinatzea eta ebaluatzea. EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak eta Emakunde-Emakumearen Erakundeak  sustatu dute ekimena, eta gai horietan udalek eskaintzen duten erantzuna hobetzea espero dute, modu koordinatuan eta taldean lan eginez. Era berean, udalen eta udalez gaindiko beste erakunde batzuen artean lotura izatea nahi dute.

Toki administrazioak 2005eko otsailaren 18ko gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako Legea betearazteko konpromisoa hartu du. Halaber, desberdintasuna eta indarkeria desagerrarazteko programak eta jarduerak gauzatzea bermatzen du. Ordiziako Udalak helburu horietako gehienen alde lan egiten duen arren, Berdinsarera atxiki ondoren, esperientziak partekatzea, koordinatzea eta jarduteko irizpideak bateratzea sustatuko du, toki esparruko ekintzak egitean. Halaber, protokolozko eta udalez gaindiko lankidetzako akordioak gehiago sustatuko dira.

Berdintasunaren aldeko 62 udalerrikosatutako Berdinsarean adostasunez egindako lana sustatzen dugu. Urtero, gero eta atxikimendu gehiago ditu sareak. 2016ean Bedia eta Ordizia atxiki direnez, Berdinsarearen estaldura Euskadiko biztanleen %75 baino gehiagora iristien da gaur egun.

X. urteurrena

2016an, hamar urte bete dira Berdinsarea sortu zenetik, eta, hori ospatzeko asmoz, abenduaren 21ean, oroitzapenezko ekitaldia egingo da. Sarea aurrera eramateko ahalegintzen diren pertsona guztiei (udalak, erakundeak, elkarteak, enpresak, etab.) egingo zaie gonbit ekitaldian parte hartzeko.

Topaketa horretan, hamar urtez udalen arteko sare-lanean tokiko bizitzan berdintasuneko politikak sustatzeko asmoz egindako aurrerapenak gainbegiratuko dira.

Urteurrenako ekitaldiaren programari buruzko informazio gehiago webgunean izango da laster.

Informazio gehiago:

EUDELeko berdintasuna

Berdinsarea