- ekitaldia hau amaitu da.
EUDELen, Bilboko Udalaren eta EUEK-ren artean Europako akordioa Maastrichten
12/12/2016 – 08:00 – 17:00
Bilboren izendapena ofizialtzen da, akordio honen bidez, 2018ko ekainaren 11tik 13ra bitartean egingo den ‘Berdintasunari, aniztasunari eta gizarteratzeari’ buruzko konferentzia egoitza gisa. Konferentzian, aurreikuspenen arabera, 500 bat pertsonak hartuko dute parte.
- Gaur, astelehena, 17:00etan izenpetu berri da Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen, Imanol Landa EUDELeko elkarteburuaren eta Stefano Bonaccini (Emilia-Romagna Italiako eskualdeko lehendakariak), Europako udalerrien lehendakari aukeratu berriaren arteko akordioa.
- EUEK-ko lehendakari berriaren lehen egintza ofiziala den akordio honen bidez, Bilboren izendapena ofizialtzen da, ekainaren 11tik 13ra bitartean egingo den konferentzia tematikoaren egoitza gisa. Konferentzian, aurreikuspenen arabera, 500 bat pertsonak hartuko dute parte.
- Bilboko 2018ko foroa urteko maila goreneko topaketa izango da Europa guztiko hainbat udalerri eta eskualdetako liderren artean. Hartara, funtsezko hitzordua izango da hurrengo urteetarako toki-mailako estrategia berria zehazteko, berdintasunaren eta gizarteratzearen inguruko politikei dagokienez.
- Imanol Landa EUDELeko elkarteburuaren aburuz, Bizkaiko hiriburua egoitza gisa aukeratu izana “Europako gure homologoek gugan jarritako konfiantza-erakusgarria” da, eta, era berean, “beste aukera bat Europa guztiko udalerrien arteko sare-lana egiteko nahiz praktika onak partekatzeko”.
Gaur arratsaldean bertan, 17:00etan, izenpetu dute Maastricht hirian (Limburgeko probintzia-egoitzaren erakina), Bilboko alkateak, EUDELeko elkarteburuak eta Europako udalerrien kontseiluko (EUEK) lehendakari aukeratu berri Stefano Bonaccini Emilia-Romagna Italiako eskualdeko lehendakariak. Lider italiarra aukeratuta gertatu da Zuzendaritza Batzordean 61 botoz, bigarren hautagaiaren 34 botoen kontra, Yvan Mayeur Bruselako Alkatea.
Europako hiriburu horretaraino joan dira Bilboko alkate Juan Mari Aburto, eta, EUDELen ordezkari gisa, elkarteburu eta Getxoko alkate Imanol Landa eta Berdintasunaren arduradun eta Galdakaoko alkate Ibon Uribe, Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluko (EUEK) Zuzendaritza Batzordearen bileran parte hartzeko. Bilera gaur eta bihar (astelehena eta asteartea) egingo da, eta toki-mailako 150 hautetsik hartuko dute parte, EBko estatu guztiak ordezkaturik.
‘Berdintasunari, aniztasunari eta gizarteratzeari’ buruzko konferentzia 2018ko ekainaren 11tik 13ra bitartean Bilbon hartzeko akordioa izenpetzea Zuzendaritza Batzordearen bilera horren barruan sartu da, Maastrichteko Tratatuaren 25. urteurrenarekin nahiz EUEK-ko lehendakari berria aukeratzearekin bat etorriz.Prentsa Oharra
Deskargatu
Europako Kontseiluaren mendeko erakunde horri, hain zuzen, Europako udalerrien ahotsa dela irizten zaio, 150.000 agintaritza publiko baino gehiago ordezkatzen baititu, 41 herrialdetako udalerri eta eskualdeen 55 elkartetan taldekatuta. Azken horien artean EUDEL dago, Euskadiko Udalen Elkarte gisa.
Bilboko hiriaren, EUDELen eta EUEKren arteko gaurko akordioak are garrantzi handiagoa du, Italiako eskualde-lehendakariaren lehen egintza ofiziala izanik, Europako kargu berria betez.
- Bihar, asteartean, abenduaren 13an, Maastrichteko Zuzendaritza Batzordearen bigarren jardunaldian, EUDELeko elkarteburuak eta Bilboko alkateak berak 2018an Bilbon egingo den konferentziaren aurkezpen ofiziala egingo dute. Aurkezpena 11:30etik aurrera izango da, eta Zuzendaritza Batzordeko kide diren alkate, zinegotzi eta eskualde-ordezkariei egongo da zuzenduta.
Imanol Landaren aburuz, EUDELeko elkarteburu gisa zein EUEK-ko kide gisa, gure herrian Europako toki-gobernuen foro garrantzitsu hau hartu ahal izatea “mugarri historikoa da, eta, beraz, ohore handia da hala Bilborentzat, nola Euskadiko udalerrientzat, oro har”.
Elkarteburuak dioenez, Europako Kontseiluak bere konferentzia Bizkaiko hiriburuaren esku utzi izana “Europako gure homologoek gugan jarritako konfiantza-erakusgarria” da, eta“beste aukera bat Europa guztiko udalerrien arteko sare-lana egiteko nahiz praktika onak partekatzeko” ekarriko du berekin. Imanol Landak nabarmendu du “EUEK-k erreferentetzat ikusten gaituela berdintasunaren eta gizarteratzearen arloko politiketan. Eta hori da, erakundeen lankidetzari eta udalen konpromiso politikoari esker, gure herri eta hirietan izandako lorpen eta aurrerapenen ezagutzarik onena”.
Gaur arratsaldean, hain zuzen, konferentziaren akordioa izenpetu orduko, EUEKren ‘Toki-mailako berdintasunerako Europako Gutuna’ delakoaren X. urteurrenari buruzko eztabaidahasi da. Gutun hori 2006an onartu zen, tokiko eta eskualdeko agintaritzen berdintasunerako konpromisoa sustatze aldera, eta gaur egun arte Europako 32 herrialdetako 1.500 agintaritzak izenpetu dute (Euskadiko 36 tokiko erakunde tartean).
Gutunari buruzko eztabaidan, Ibon Uribe EUDELen ordezkari eta Galdakaoko alkateak hartu du parte, EUEK-ko Berdintasun Batzordeko uneko batzordeburu gisa.