Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

“Berdintasunak agenda politikoen erdigunean egon behar du”

21/02/2017 08:00 17:00

“Berdintasunak agenda politikoen erdigunean egon behar du”

Elkarrizketa IBON URIBEri. Galdakaoko alkatea, EUDELeko Berdintasunaren alorreko ordezkaria eta Europako Udal eta Eskualdeen Kontseiluko (CMRE) Berdintasun Batzordearen lehendakariaELKARRIZKETA
OSOA
DESKARGATU

*Elkarrizketaren pasarte bat ‘Carta Local’ (FEMP) aldizkarian argitaratu da, 2017ko urtarrileko alean

CMREren Berdintasun alorraren bozeramaile zara, zer zeregin betetzen du alor horrek?

Funtsezko zeregina betetzen du erakunde gisa, eta hiru eremu hauei eragiten die hainbat mailatako bere lanak:

  • Berdintasun politikak bultzatzea eta erraztea Europako udalerrietan.
  • Berdintasuna sartzea CMRE erakundearen egituran, kulturan eta zereginean.
  • Lobbya egitea europar erakundeekin, udalek berdintasunaren alorreko europar politikaren inplementazioan betetzen duten zeregina sendotzeko.

-Egiten duzuen lanak, onartzen dituzuen hitzarmenak, zer alorretan, ahalik eta zehatzenetan, atzematen ditu herritarrak? 

Gure jarduerak gizonen eta emakumeen eguneroko bizitzari eragiten dio. CMREren lana udal guztientzat balio duen arau komun batetik abiatzen da: Gizon eta emakumeek tokiko bizitzan Berdintasuna  edukitzeko Europar Gutuna (2006). Gutuna izenpetzen duten tokiko gobernuek konpromisoa hartzen dute berdintasun politikak gauzatuko dituztela hainbat eremutan. Abian jarri zenetik, ehunka proiektu inplementatu dira, eremu elkarren oso desberdinetan, nola diren osasuna, mugikortasuna, enplegua, klima, emakumeen kontrako indarkeria eta abar, berdintasun handiagoko udalak eta udal inklusiboagoak lortzeko.

Jardunbide egokien adibide zehatzak aipatzearren, nire hurbileko esparruan, euskal udalerrienean hain zuzen, ‘Beldur Barik’ proiektua nabarmenduko nuke, gazteen artean indarkeria matxistari aurre hartzeko helburuarekin. Arrakasta izan duen bigarren kasua Västes suediar hiriarena izango litzateke. Hiri horretan, udalerriaren hirigintzaren plangintzan txertatu dute generoaren ikuspegia, eta azpiegituren diseinuan emakumeen zein gizonen premia bereziak hartzen dira kontuan.

-Orain hasitako agintaldi honetan, zer helburu dituzue?

Berdintasunaren Lehendakaritzaren agintaldia 2014. urtean hasi zen, helburu hauekin:

(1) Berdintasun politiketan eragitea europar erakundeen aurrean, eta udalen, elkarteen eta CMREren ordezkari izatea.

2) Berdintasunari buruzko kontzientziazio politikoa handitzea, eta horretarako, Berdintasunaren Europar Gutuna izenpetzen dutenen kopurua handitzea.

(3) Udaletako elkarteen lana sendotzea eta CMREren estatutu egituretan berdintasunaren inplementazioaren jarraipena egitea.

Gure gizartean berdintasuna handiagoa izan dadin udalek duten ahalmen eraldatzaileari ahal besteko etekina ateratzea eta, agenda politikoaren barruan, bai udal bai eskualde mailakoetan, berdintasuna txertatzea da datozen urteetarako helburu nagusia.

-Eta aurreratuko al diguzu lehentasunezko ekimenen bat?

2018ko ekainean (11-13), Bilbon izango da CMREren berdintasunari, aniztasunari eta inklusioari buruzko Konferentzia. Asko gustatuko litzaidake Europar Gutunaren ahalik eta sinatzaile gehien elkartzea, Berdintasunerako Euskadiko udalen sarea-Berdinsarea esperientzian oinarritutako Berdintasunaren aldeko Udalen Europar Sarea aurkezteko, eta gustatuko litzaidake, halaber, bere zeregina gauzatzeko behar dituen baliabide guztiak edukitzea.

-Betekizun horrez gainera, zein dira oinarrizko helburuak epe ertain-luzera? 

Maastrichten onartu ziren, hain zuzen ere, berdintasunaren alorreko epe ertain-luzeko lehentasunak. Hona hemen zein diren lehentasun horiek:

1. Konpromiso politikoa. Genero berdintasunak agenda politikoaren erdigunean egon behar du, eta politika, legealdi, zerbitzu, jarduera eta aurrekontu guztietan txertatu behar da.

2. Emakumeen eta gizonen parte hartze orekatua. Gizarte demokratiko batean, aurretiko betekizuna da emakumeek eta gizonek berdintasunean oinarritutako ordezkaritza eta eragina izatea bizitza politikoan, gobernu maila guztietan. Helburu hori lortzeko, beharrezkoak dira ekimen positiboak, kuota sistemak besteak beste.

3. Sentiberatasuna eta gizarte konpromisoa. Gizonek eta mutikoek berdintasunaren aldeko borrokan kontzientziazioa, konpromisoa eta inplikazioa edukitzea ezinbestekoak dira, gizartearen maila guztietan.

4. Errotik amaitzea emakumeen kontrako indarkeriarekin. Premiazko ekimena gauzatu behar da gobernantzaren maila guztietan, emakumeen eta neskatoen kontrako indarkeriari aurre hartzeko, biktimei eta bizirik atera direnei laguntzeko, arduradunek erantzukizuna bere gain hartzeko eta emakumeen kontrako indarkeria modu orori buruz kontzientziatzeko, jarrerak eta jokabideak aldatzeko helburuarekin.

5. Berdintasuna, zerbitzuak eta baliabideak eskuratzeko eta kontrolatzeko. Kalitate bereko zerbitzuak eta baliabideak (adibidez: osasuna, kirola eta aisia, gizarte laguntza) eduki behar dituzte emakumeek zein gizonek, neskek zein mutilek, eta horien premien eta lehentasunetara egokitu behar dira.

6. Emakumeek lan merkatuan duten parte hartzea eta ahalduntze ekonomikoa indartzea. Neurri gehiago behar dira, gizonen eta emakumeen artean dauden soldata eta erretiro aldeekin bukatzeko eta bereizketa okupazionala ezabatzeko.

7. Lan bizitzaren eta familia bizitzaren arteko oreka. Neurriak hartu behar dira oreka hobea lortzeko emakumeen eta gizonen lanaren eta bizitzaren artean, esate baterako, lan malgutasunerako neurriak hartuz, besterengarriak ez diren aitatasun baimenen bitartez eta kalitate goreneko arreta zerbitzu arrazoizkoak eskainiz. Ordaindu gabeko zaintza eta etxeko lanak berdintasunez banatu behar dira emakumeen eta gizonen artean.

8. Berdintasuna europar balio zentral gisa. Europak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren funtsezko balioa txertatu behar du mundu mailako bere ekimenetan, hala nola, merkataritza politika, garapenerako lankidetza eta lan humanitarioa.

9. Generoaren ikuspegia babes eta migrazio politikan. Europak onartu egin behar ditu emakume eta gizon migratzaileak, errefuxiatuak eta asilo eskatzaileak aurrez aurre jarrarazten dituzten premia bereziak.

10. Europak berdintasuna sustatzeko tokiko ekimenak finantzatzea. Funts eta programa egokiak behar dira genero berdintasunean aurrera egiteko ahaleginei babesa emateko. Zehazki, Berdintasunaren Europar Gutuna eta haren on line Behatokia, eta berdintasunaren alorreko beste hainbat ekimen, udal zein eskualde mailakoak.

Zeren mende dago horiek lortzea?

Besteak beste, berdintasuna agenda politikoaren erdigunean jarri behar da, horretarako behar diren baliabide guztiak gorde behar dira, lan koordinatua egin behar da gobernu mailen artean eta europar udalak, gai horretan, funtsezko zeregina betetzen ari garela eta bete behar dugula onartu behar da.

Kalean CMRE zer den galdetzen denean, jende gehienak ez daki zer den. Denok ulertzeko moduan eta modu pedagogikoan, zertarako balio du CMREk?

Europako Udal eta Eskualdeen Kontseilua (CMRE) Europako udalerri guztien ahotsa da. 42 herrialdetako 150.000 gobernu, tokikoak eta eskualde mailakoak, ordezkatzen ditu.

Zuhurtasun handiz egin beharreko misioa bat, konplexutasun handikoa, betetzen duelako da CMRE ezezaguna: lobby gisa lan egitea, EBko erakunde komunen aurrean udal interesak defendatzeko.

Bruselako egoitzatik, zeregin bikoitza betetzen du. Alde batetik, europar legedian eragitea, udalerrien izenean, eta, beste batetik, plataforma bat izatea tokiko jardunbide egokiak eta proiektu berritzaileak elkar trukatzeko eta ikusarazteko.

-EBren etorkizunean, zer zeregin beteko du edo bete behar du CMREk?

CMREren helburuen artean dago hirietatik eta eskualdeetatik europar espiritua garatzen laguntzea. Tokikotik abiatuta Europa handiagoa eta hobea lortzea. Udala da europar demokraziaren, elkarbizitzaren eta solidaritatearen oinarria, herritarrengandik hurbilen dagoen gobernu maila baita.

Datozen urteetan Tokiko Gobernantza Egokiaren bidean lan egitea da helburua. Pertsonengandik hurbilago dauden tokiko erakundeak edukitzea; zeharkako bost zutarri izango duen udal politika berri bat gauzatzea: etika publikoa, gardentasuna, herritarren parte hartzea, berrikuntza eta, nola ez, berdinta