BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//Berdinsarea - ECPv5.8.2//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-WR-CALNAME:Berdinsarea
X-ORIGINAL-URL:https://berdinsarea.eus
X-WR-CALDESC:Events for Berdinsarea
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20200329T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20201025T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20200625T000000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20200625T235959
DTSTAMP:20260613T162839
CREATED:20210817T102634Z
LAST-MODIFIED:20210817T111937Z
UID:22617-1593043200-1593129599@berdinsarea.eus
SUMMARY:BERDINSAREAK lehen “berdinlanak” jarri ditu martxan\, udalen berdintasun politiketatik abiatuta COVID-19aren eraginari aurre egiteko
DESCRIPTION:Gaur egingo da “Genero ikuspegia normaltasun berrian” berdinlana lehen bilera\, COVID-19ak eragindako egoeran berdintasun politikei eusteko EUDELek egindako azken gomendioen ildotik. Batzorde honetan hiru lurraldeko hogei bat udalerrik parte hartzen dute.Udal txikien berdinlana eta indarkeria matxistarena dira ekainetik abian egongo diren beste bi batzorde.Berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren kontrako Euskadiko udalen Sarea 2006an sortu zen; EUDELek koordinatzen du\, Emakunderekin elkarlanean. Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluak (CMRE) esperientzia eredugarritzat jo du.Berdinsarean\, 69 udalerritako teknikari eta politikariek diseinatu eta adosten dituzte ekintza eta irizpide komunak\, eta udal guztietara hedatzen dira EUDELen bitartez. Sareari atxikitako udalerriak\n\n\n\nBilbo\, 2020ko ekainaren 25a. BERDINSAREAK ez du jarduna eten alarma egoerak iraun duen bitartean. EUDELek eta Emakundek bultzatutako sare hau udalentzako erreferente nagusia da\, eta oso aktibo egon da alarma egoeran eta itxialdian. Hilabete hauek balio izan dute hausnarketa estrategikoa abiarazteko bi batzorderen bitartez: bata politikariekin martxoan\, eta bestea berdintasuneko teknikariekin maiatzean. \n\n\n\nBerdinsareak “normaltasun berriaren” etapari aurre egiten dio\, berdintasuneko tokiko politiken norabide berria eta emakumeenganako indarkeriaren kontrako borroka diseinatzeko aukera bat bezala. \n\n\n\nEUDELek ekainaren 11n emandako azken gomendioen ildotik\, berehalako helburua da udaletan Berdintasun politikak\, baliabideak eta programak eustea eta indartzea\, atzerapausorik egon gabe\, COVID-19 pandemiak sortutako egoeran. \n\n\n\nBerdinlan: “Genero ikuspegia normaltasun berrian” \n\n\n\nGaur\, osteguna\, 10:30ean\, lehen saioa egingo da modu telematikoan. Batzorde hori hogei bat udalerrik osatzen dute Abadiño\, Azkoitia\, Elorrio\, Elgoibar\, Galdakao\, Getxo\, Oñati\, Ordizia\, Urduña\, Vitoria-Gasteiz eta Zallako Udalen\, Urola Garaiako mankomunitatearen eta Aiarako eta Gorbeialdeko koadrilen artean. \n\n\n\nAbiapuntua: emakumezkoen eta gizonezkoen artean dauden eragin bereizgarriak aztertzea eta egungo egoeran berdintasuneko udal politikek zer eragin duten ikertzea\, pandemiaren ondoriozko eraginak eta ezarritako kontrol-neurriak kontuan hartuta.Helburua: udal politikak bideratu eta indartzea\, pandemiaren eragin negatiboa konpentsatzeko eta\, bereziki\, genero-arrakala saihesteko COVIDaren osteko etapan aplikatuko diren ekintzetan.\n\n\n\n\n\n\n\nIrizpide komunak eta jardunbide onak \n\n\n\nBerdinsarea EUDELen baitan koordinatzen da\, zenbait batzorderen bitartez\, udaletako politikari eta teknikarien parte-hartzearekin. Batzorde bakoitzak gai zehatz bat jorratzen du\, eta udalen talde batekin egiten du lan. Une honetan\, hiru batzorde daude aktibo: udal txikiei babesa emateko batzordea\, genero ikuspegia udal politikan batzordea eta indarkeria matxistaren kontrako batzordea. \n\n\n\nBatzorde bakoitzaren emaitzak askotarikoak dira: gidak\, gomendioak edo adierazpen instituzionalak ‒A25 eta martxoak 8\, adibidez‒ eta tokiko ekintzako programa eta protokolo bateratuak ‒ Irizpide komunak eta jardunbide onak EAEko udal guztiekin partekatzen dira EUDELen bitartez. \n\n\n\nBerdinsarea “esperientzia eredugarritzat” jo du Tokiko Bizitzan Berdintasunaren aldeko Europako Gutunaren Behatokiak (CMRE https://charter-equality.eu/). Daukan ibilbide luzean\, Euskadiko sarea inspirazioa eta erreferentzia izan da Europako eta Estatuko udalen sare batzuentzat. \n\n\n\nZer da Berdinsarea: https://www.eudel.eus/destacados/berdinsarea/eu/
URL:https://berdinsarea.eus/eu/actividad/berdinsareak-lehen-berdinlanak-jarri-ditu-martxan-udalen-berdintasun-politiketatik-abiatuta-covid-19aren-eraginari-aurre-egiteko
CATEGORIES:Gaurkotasuna
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://berdinsarea.eus/wp-content/uploads/2021/08/mapa_berdinsarea.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR