BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//Berdinsarea - ECPv5.8.2//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-WR-CALNAME:Berdinsarea
X-ORIGINAL-URL:https://berdinsarea.eus
X-WR-CALDESC:Events for Berdinsarea
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20170326T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20171029T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20170427T080000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20170427T170000
DTSTAMP:20260610T131407
CREATED:20210825T083256Z
LAST-MODIFIED:20210825T083259Z
UID:22901-1493280000-1493312400@berdinsarea.eus
SUMMARY:Andoainek bat egin du ‘Berdinsarea’ berdintasunerako sarearekin
DESCRIPTION:Andoaingo Udalak (Gipuzkoa) bat egin du Euskadiko udalek berdintasunaren alde eta emakumeekiko indarkeriaren aurka sortutako Berdinsarea sarearekin. Ekimen honen helburua da gai horiei buruz udalek kudeatzen dituzten programak eta zerbitzuak sustatzea\, sendotzea\, koordinatzea eta ebaluatzea. EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak eta Emakunde-Emakumearen Erakundeak  sustatu dute ekimena\, eta gai horietan udalek eskaintzen duten erantzuna hobetzea espero dute\, modu koordinatuan eta taldean lan eginez. Era berean\, udalen eta udalez gaindiko beste erakunde batzuen artean lotura izatea nahi dute. \n\n\n\nToki administrazioak 2005eko otsailaren 18ko gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako Legea betearazteko konpromisoa hartu du. Halaber\, desberdintasuna eta indarkeria desagerrarazteko programak eta jarduerak gauzatzea bermatzen du. Andoaingo Udalak helburu horietako gehienen alde lan egiten duen arren\, Berdinsarera atxiki ondoren\, esperientziak partekatzea\, koordinatzea eta jarduteko irizpideak bateratzea sustatuko du\, toki esparruko ekintzak egitean. Halaber\, protokolozko eta udalez gaindiko lankidetzako akordioak gehiago sustatuko dira. \n\n\n\nBerdintasunaren aldeko 63 udalerrik osatutako Berdinsarean adostasunez egindako lana sustatzen dugu. Urtero\, gero eta atxikimendu gehiago ditu sareak. 2016ean Bedia\, Oñati eta Ordizia atxiki direnez\, Berdinsarearen estaldura Euskadiko biztanleen %78 baino gehiagora iristien da gaur egun. \n\n\n\nBerdinsarea-ren funtzionamendua eta darabilen maila anitzeko lanaren metodologia\, udalen artekoa eta euskal erakunde guztien artekoa\, erreferentziazko eredua da bai Berdintasun esparrurako bai gainerako esparru sektorialetarako. Horrek europar mailako aitortza ekarri dio (CCRE/CEMR – Europako Udal eta Eskualdeen Kontseilua). \n\n\n\nX. urteurrena \n\n\n\n2016an\, hamar urte bete dira Berdinsarea sortu zenetik\, eta\, hori ospatzeko asmoz\, abenduaren 21ean\, oroitzapenezko ekitaldia egin zen. Sarea aurrera eramateko ahalegintzen diren pertsona guztiei (udalak\, erakundeak\, elkarteak\, enpresak\, etab.) egin zitzaien gonbit ekitaldian parte hartzeko. \n\n\n\nTopaketa horretan\, hamar urtez udalen arteko sare-lanean tokiko bizitzan berdintasuneko politikak sustatzeko asmoz egindako aurrerapenak gainbegiratu ziren. \n\n\n\nInformazio gehiago: \n\n\n\nEUDELeko berdintasuna \n\n\n\nBerdinsarea
URL:https://berdinsarea.eus/eu/actividad/andoainek-bat-egin-du-berdinsarea-berdintasunerako-sarearekin
CATEGORIES:Gaurkotasuna
END:VEVENT
END:VCALENDAR